"Jarrera aktiboa eskatzen diegu Iruñeko Udalari eta Nafarroako Gobernuari: haur eskolak euskaraz auzo guztietan"

Administrazioan Euskaraz Taldeko Joseba Otanoren ustez, bi urteotan argi gelditu da Nafarroako herritarrek euskarazko haur eskolak nahi dituztela auzo guztietan, eta eskaintza dagoenean bete egiten dela.

Audio_placeholder

"Jarrera aktiboa eskatzen diegu Iruñeko Udalari eta Nafarroako Gobernuari: haur eskolak euskaraz auzo guztietan"

Loading player...
Joseba Otano Villanueva
Joseba Otano Villanueva

Hizkuntz ereduari dagokionez, ez da erraza haur eskoletako matrikulazio datuak interpretatzea, eskaintzak guztiz baldintzatzen duelako eskaera. Hala ere, datu batzuk nabarmendu eta salatu du aurreko legegintzaldietan herritarren nahia isilarazi egin dela. Orain, ordea, nahi horri erantzuteko eskatu die Nafarroako erakunde nagusiei.