Irati Gonzalez Larena

Ia ez digun hau, euriak zapuzten

“Hori motxila pisutsua, hori! Patriarkatu osoa sartu dudala dirudi. Ez, Irati, hau ez da ideia ona” pentsatuz atera ditut eskuorriak hortik eta erosketa gurditxora pasa. Garrantzitsu sentitu naiz unetxo batez, gehien espero zuten pertsona nintzela entzutean. Izan ere, saiatu zarete inoiz, Gabonen aurretiko hilean zehar, Black Friday higuingarritik gertu, Bilboko Gran Via gurutzatzen, erosketa gurditxo batekin? Horixe ba, berandu iritsi naiz.

Audio_placeholder

Ia ez digun hau, euriak zapuzten

Loading player...
talaiatik irati gonzalez
talaiatik irati gonzalez

Baina, zeinen polita den feminismoa,aizue, inpuntuala zarela esateko horren modu goxoak bilatzen dituela irribarretxo bihurri batekin, elkarren arteko zaintza erdigunean jarrita, berez, urduritasuna arnasteko punturik gorenena denean ere.

Ezkutuago nahiz ageriago dauden aurpegi xamurrak argituko dituzten antortxak piztu eta bihotz
taupaden erritmoa markatu digun batukada feministarekin batera ekin diogu udaletxeraino
eramango gaituen 2 kilometro luzeko ibilaldiari. Ia ez digun hau, euriak zapuzten.
Bitartean, “Espalaoikoak errepidera” leloari kasu egin omen dio jendeak, manifako partaide
kopurua laukoiztu dela dirudi eta. Gora gu!


Heldu gara, pausoka pausoka eta xirimiriaren mehatxupean, Udaletxe parera. “Pilatu apurtxu
batez, mesedez. Oraindik dago jende mordoa zubian eta ez gara denak hemen sartzen” eskatu
digute mikrofonotik. “Ole, ole eta ole! Gora borroka fe-mi- nis-ta!”pentsatu dut. Eta hausnarketa
sakon hori (horrelakoez beteta bainago ni) lapurtu dit oihuka hasi denak. Guk, noski, jarraitu egindiogu.


“Hau ez da ekitaldi arrunta” jarraitu du goiko ahotsak: “Gaurkoan, paper zuri baten aurrean biluztu diren emakumeen testigantzak entzungo ditugu, indarkeria patriarkal desberdinak pairatu
dituztenak. Guretzako egin dute hau eta guri dagokigu, euren egia, gure egitea”. Isiltasuna
nagusitu da Udaletxe inguruan. Emozionatzeko prestatzen zarenean sortzen den sentsazio arraro
hori nagusitu da, baina oraingoan, hemen izan da, kalean, publikoan eta modu kolektiboan. Ba al
da hori baino ariketa iraultzaileagorik?

Fekoor-eko (gutxitasun fisikoa edota organikoa duten Bizkaiko taldeko) emakumeek hartu dute
hitza ondoren, erantzuteko oso erraza ez den galdera luzatuz: Zure erasotzailea, zaintzen zaituena denean, zer? Nola salatu zaintzen zaituena? Horrekin batera, elkarrekin, bortizkeriarik gabeko jendarteranzko bidea egingo dugula utzi digute argi, transmititu ohi duten energia horrekin zipriztindu gaituztela.

Hurrengo kideak hartu du hitza: “Neuk ekarri nuen urdea etxera” “Ostras! Hau ere, gogorra izango da” pentsatuaz itxi zaizkit ukabilak ustekabean. “Nire haurtxoa bortxatzen zuen” hitzak buruan iltzatuta geratuko zaizkidala badakit. Buruan eta bihotzean. Horrelako gauzak entzuten dituzunean enpatiak ihes egin nahi dizu gorputzetik eta hala hasi zaizkit begiak bustitzen. Erraiak azalera! Hara! Bazegoen, bai, elkarrekin emozionatzen ausartzea baino ariketa iraultzaileagorik: emozio horiek elkarrekin batera ateratzen uztea. Elkarrekin negar egitea. Hari horri tiratu dio eskailera horien gainean testu hau irakurtzen ari denak: “gutasuna benetako bihurtzea ez da lelo soil bat, zure bizitza salbatzen duena baizik” eta epaile nahiz sistema judizial ankerrak ez dira libratu, noski! Haiek dira konponbide eta osatzeari mila traba jartzen lehenengoak. Erasotzaileak babesten dituztenak. Erasotuak berriz ere erasotzen dituztenak.

Mujeres del Mundoko lagunak, migratutako lagunak, jarraitu dio aurreko kideari. “Nire garaian, bortizkeria matxistari heziketa deitzen zitzaion. Egoera horretan, zure burua errespetatu, babestu eta zaindu behar duzu, heziketa hori odolaz izan zelako idatzia”. Berriro ere azaltzen zaizkigu, emakumeon ahalduntze eta boteretze prozesuak bizirauteko estrategia gisa: “Baina nik bezala sufritzen zuten emakumeak bilatu nituen nigan zentratu ahal izateko”.

“Gauerdian, erdi-biluzik eta gizonez inguratuta” nola sentitu zinen azaltzea zeinen zaila den kontatu digu tortura sexista pairatu duen emakume hark. Baina ahalegina egin du eta hala eman  dio jarraipena bere testigantzari: “Maitasunak ez ditu kalteak erreparatzen. Maitasunak suspertzen gaitu, ibiltzen laguntzen digu, eta baretzen. Baina ez ditu kalteak erreparatzen. Eta hau, modu ofizialean aitortu behar da eta instituzioek ere esku hartu behar dute. Bien bitartean, dudarik ez, gure bizitzak ospatzen jarraituko dugu, berreskuratu ditugun bizitzak bizitzen jarraituko dugu, geureak baitira. Jarraituko dugu, gogoz, maitasun handiz eta ozen barre egiten”.

“Bortxatu eta esplotatzen zaituen pertsona batekin bizitzeari, berau ezagutzen ez duzula, Stockholm sindrome deritzo. Erasotzailea ezaguna denean, maitasuna esaten zaio;” jarraitu du ondorengo ahotsak, ozen eta ziur. “Gaixotasun kroniko bat eta zauri sakon bat eragin zizkidan: beldurra diot maitatzeari.” Baina feminismoa da nire aterpea. Feminismoak babesten nau eta feminismoak askatzen gaitu.”

Lesbianismoaz hitz egiteko txanda heldu da orain: “sexu disidenteez, begirada arraroez edo hutsunea sentitzera ohituta daudenena, baztertuak izatearen, jazapenaren, gutxiespenaren edota mespretxua pairatzearen beldurra daukatenena”. Horrela margoztu dugu gaurko plazan heteroarauan oinarritzen den jendartean hazi garenok, bollera izatea. Baina koadro hau ere berrasmatzeko genuela jakinda, “harrotasuna, aldarrikapena eta militantzia” bezalako hitzekin zirriborratu dugu lehendik pintatutakoa.

Horrela itxi dugu, elkarren aitortza eginez, horren izen arraroa daukan sistemarteko indarkeriaren markoa. Mugimendu feministan bolo-bolo ari den kontzeptua, indarkeria mota desberdinek gurutzatzen gaituztela dioena. Eta Feministok Prest!-en genion bezala, hamaika eraso edota indarkeriri, hamabi erantzun!!!