'GARA' egunkariko eta 'Gure Irratia'-ko Idoia Eraso eta Ihintza Arrietarekin bi egun seinalatu horiek aipatu ditugu. Bihar indarkeria matxistaren kontrako egunaren karietara antolatu mobilizazioak batetik, eta eraso matxistek gizartean duten pertzepzioa bestetik izan dituzte hizpide. Abenduaren 9rako geroz eta gutxiago falta den honetan, egiten ari den 'txinaurri' lanaz hitz egin dute, izan hautetsi, ordezkari politiko edota eragile ezberdinak egiten ari diren harremanez.