"Euskaldunok, beti minimoetan, nerabezaroan prakak labur geratzen zitzaizkigunean bezala"

Erresuma Batuko hizkuntza eskakizunek zer pentsatua eman diote Leire Narbaizari. Izan ere, han lanean aritu behar duten atzerriko erizainek C2 ingeles maila izan behar dute. Hori alderatu du euskara eskakizunekin eta EGAtik gorako maila dela eskatzen dena nabarmendu du, hemen, langile espezializatuei soilik eskatzen zaiena.

Audio_placeholder

"Euskaldunok, beti minimoetan, nerabezaroan prakak labur geratzen zitzaizkigunean bezala"

Loading player...
Leire Narbaiza
Leire Narbaiza

Ironia handiz, galdetu du zer nahi ote duten agintari britainiarrek: erizain onak ala ingelesez ongi dakitenak? Izan ere, euskal herritarrok maila baxuagoa duten osasun profesionalak ditugu, besteak beste, hizkuntza eskakizunak ez direlako Erresuma Batuan bezain zorrotzak.