Hizkuntza Eskubideen Behatokiko ordezkariak gogora ekarri du, duela urtebete inguru, eskubide horiek zerrendatzeko lanean aritu zirela eragile andana. Hizkuntza Eskubideen Protokoloa osatu zuten horrela, baita eskubideak bermatzeko egin beharrekoak definitu ere. Urtemuga egiteko dagoen lana zorrotz aztertzeko baliatu behar dela uste du, zailtasunak dituen herri honetan ere, egitekoak nori dagozkion zehaztu eta urratsak emateko bidea egin behar delako.