"Hizkuntzaren biziraupena bermatzeko ez da nahikoa estatua izatea, herri nahia behar da"

Irlandan dago Eneritz Albizu, eta hori baliatu du hango hizkuntza gutxituaz hitz egiteko, gaelikoaz, alegia.

Audio_placeholder

"Hizkuntzaren biziraupena bermatzeko ez da nahikoa estatua izatea, herri nahia behar da"

Loading player...
Eneritz Albizu
Eneritz Albizu

Gaur egun, Irlanda hegoaldeak estatua dauka eta hezkuntzan ikasgai gisa bermatuta dute gaelikoa, nahiz eta unibertsitatean ez duten hizkuntza horretan ikasteko ia aukerarik. Irlanda iparraldearen kasuan, ez dute inolako bermerik, Erresuma Batuaren barnean baitaude. Baina Irlanda iparraldean gaelikoaren aldeko mugimendu gehiago dagoela kontatu diote, hegoaldean baino. Horregatik uste du Albizuk euskararen kasuan ere ez dela nahikoa izango estatua izatea.