EBk momentuz Espainiar Estatuaren lobby jarrerari erantzuten diola salatu du EH Bilduko europarlamentari Josu Juaristik Kataluniako egoeraren aurrean. Alabaina, "pitzadura batzuk" iadanik badaudela uste du, eta Bruselan Puigdemont eta kontseilariak egoteak hori "handituko" duela uste du. "Europako parlamentuan Espainia zilegitasuna galtzen joan da" EH Bilduko kidearen esanetan. "Gatazka Europara zabaltzea oso garrantzitsua da bai Kataluniarentzat eta baita Euskal Herriarentzat ere" gehitu du Juaristik.