"Herritarren esku dago motz gelditutako bola aitzinerat jaurtitzea, bultzada nahikoa ematea"

Katalunia ere Euskal Herria izan ote zen behinola galdetu dio Ainara Mayak bere buruari gurean. Jakina omen da garai batean euskararen herria Pirinio osoan zehar hedatzen zela ekialderantz, toponimiak frogatzen omen du hori. Duela gutxi, egun Huescan kokatuta dagoen  Loarreko gaztelu loriatsua ezagutzeko aukera izan du, Kataluniako Diadatik bueltan zetorrela.

Audio_placeholder

"Herritarren esku dago motz gelditutako bola aitzinerat jaurtitzea, bultzada nahikoa ematea"

Loading player...
Ainara Maya
Ainara Maya

Hango euskal toponimo batek arreta erakarri zion: 'chaparro' hitzak. Ordura arte, gaztelaniazko hitza zelakoan zegoen eta hiztegira jo zuen. Ohartu zen artearen edo haritzaren muluari deitzeko baliatzen dela 'txaparra' eta hortik zetorrela 'chaparro'. Hitz jokoa eginez, Huescalerria ekarri du gogora, eta nabarmendu du katalanek aurrera daramaten prozesua gurean ere abiarazteko garaia dela: Piriniotako Euskal Errepublikaren aldarria egitekoa.