
'Salto! Gazte Topaketek' lehen aldia dute aurten, baina giltzarria den kezka eta ildo bati erantzuteko sortu dituzte UEMAkoek, Josu Labaka lehendakariak adierazi duenez: hizkuntzari eusteko hiztun komunitate kontzientziatua eta aktiboa izateak duen garrantzia. Gazteak kontzientziatzeko halako ekintzek duten garrantziaz ohartuta, Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak bereziki lagundu ditu topaketak.