Gure Esku Dagoko Zelai Nikolasek "oso erabaki larritzat" jo ditu Jordi Sanchezen (ANC) eta Jordi Cuixarten (Omnium) kartzeleratzeak, "demokrazian ulertezina". Pertsona hauek eta euren erakundeak jarduera guztiaren "modu baketsuak" ezaugarritzen dituztela esan du. "Guk gure bidean ere heldutasuna eta lasaitasuna behar dugu" gehitu du, hori da kataluniarrei egin diezaiekegun "ekarpenik hoberena". Gaur arratsaldean elkarretaratzeak deitu dituzte herri guztietan.