Baina Otanok salatu du euskarari buruzko foru dekretu berriarekin hori ez dela bermatzen. Euskararen Legeak euskarari ematen dion estatusa eta atzerriko hizkuntzek dutena ez delako berbera. Hain zuzen ere, euskararena horien gainetik dago, Legeak euskarari ematen dion aitorpena dela bide. Nafarroako Gobernuaren erantzuna izan da euskararen erabileraren inguruko dekretu berria laster onartuko duela, baina Otano mesfidati dago, eta behingoz difuntzio horiek konpontzeko eskatu dio Nafarroako Gobernuari.