"Sinbiosia ikusten dut etorri berri eta herritar euskaldunen arteko harreman egitasmoetan"

National Geografic-ena dirudien kartela erabili dute aurten mintzalaguna iragartzeko, Euskaltzaleon Topaguneko Iker Martinez de Lagosen arabera.

Audio_placeholder

"Sinbiosia ikusten dut etorri berri eta herritar euskaldunen arteko harreman egitasmoetan"

Loading player...
Iker Martinez de Lagos
Iker Martinez de Lagos

Bi animalia agertzen dira irudian, bata bestearen gainean, elkarrekin bizi diren bi espezieren irudia. Elkarren beharra dute, batek bestea osatzen du, eta biek ematen diote zerbait elkarri. Sinbiosia da animali batzuen artean ematen den harreman hau izendatzeko terminoa. Urtero-urtero jasotzen dituzte balorazio onak mintzalagunen egitasmoari dagokionez, eta aurten hiru kontzeptu nabarmentzea erabaki dute: 'Hartu. Eman. Eragin'.