Elhuyar 2015etik ari da lanean proiektu horretan eta inkesta bat jarri du abian sarean euskal hiztunen behar digitalak zehaztu asmoz. Erabiltzaileen erantzunak oinarri hartuta kit moduko bat osatu nahi dute, erabilera areagotzeko. Hizkuntza aniztasun digitalerako bideorria diseinatu asmo dute, hizkuntza erakundeek eta gobernuek kontuan izateko.