"2017 erdia pasata, kartelak erdaraz; oraindik Comunidad Foral de Navarran bizi gara"

Pirinioetatik edo Mediterraneotik bueltan Nafarroan sartuz gero, "Navarra Comunidad Foral" dioten kartelak topatzen direla salatu du Administrazioan Euskaraz Taldeko Fermintxo Zabalzak. 015ean, aldaketa politikoa iritsi zen Nafarroara. Beraz, Gobernu berriari eskatu zitzaion kartel horiek euskaraz ere jar zitezela.

Audio_placeholder

"2017 erdia pasata, kartelak erdaraz; oraindik Comunidad Foral de Navarran bizi gara"

Loading player...
Fermintxo Zabalza
Fermintxo Zabalza

Herri Lanetako arduradun batek ez zirela aldatuko erantzun zuen, hondatutakoan bakarrik berrituko zirela, eta orduan ere erdara hutsean jarriko zirela. Horren ondoren, Herri Lanetako kontseilari Manu Aierdi atera zen esatera baietz, kartel horiek berrituko zirela, eta ele bitan jarriko zirela, eta epe bat ere jarri zuen: 2017ko hasierako hilabeteetan egingo zela, baina oriandik ez dute kartelik aldatu.