Nafarroa Behereko Biduzeko ubegira eraman gaitu Oier Gorosabelek. Arbailetan, Itheko oihanean sortzen da Biduzeko ibaia, Tauko koba misteriotsutik ateratzen da. Arbasoen aztarnategiak aurkitu zituzten, eta n oski leku hau naturaren jeinuen eta illaminen bizitokia da. 1902an hasi ziren lehen esplorazio zientifikoak eta sei urte beranduago egindako barneraldian, 120 metro sartu ziren. Egun zeharkaldi ikusgarria egiteko auekra ematen du, eta hiru ordutan burutu daiteke trabesia.