"Ertzaintzak kazetari bati mozal legea aplikatzen dion lehen aldia da hau. Aurrekari bat bilaka daiteke"

Errekaleor auzo autogestionatuko argindarra moztu zuten egunean Hala Bedi irratiko kazetariak bertan zeuden. Hilabete batzuk beranduago,  Hala Bedi irratiko kazetari bati mozal legea ezarri diote Ertzaintzari "indarkeriaz oldatu" zitzaiolako. Igor Goikoelea Hala Bediko kideak eman dizkigu azalpenak.

Audio_placeholder

"Ertzaintzak kazetari bati mozal legea aplikatzen dion lehen aldia da hau. Aurrekari bat bilaka daiteke"

Loading player...
Hala Bedi Mozal Legea
Hala Bedi Mozal Legea

Salaketan 602 euroko isuna eskatu diote, 2017ko maiatzaren 18an ustez gertatu ziren ekintza batzuengatik, Errekaleor auzoko argindarra mozten ari zirela. Hala Bedik argi eta garbi esan du ez duelako isuna ordainduko.


Segurtasun Sailaren kontaketaren arabera, kazetari salatuak gainditu egin zuen Poliziak jarritako hesia, eta barruan zeuden ertzainei "indarrez oldartu" zitzaien. Hori dela eta, mozal legea ezarri diote.


Hala Bedik, agiri baten bitartez, gezurtatu egin du  Jaurlaritzaren kontaketa.  Gogorarazi dute Hala Bedi izan zela Errekaleorrera heldu zen lehen hedabidea, eta han zeudela Polizia etorri aurretik; eta ez zutela poliziak jarritako hesia zeharkatu. Hori frogatzen zuten irudiak ez dituzte, egunean bertan, Hala Bediko kazetariari mugikorra hautsi baitzioten, eta irudi gabe geratu ziren.

Hala Bediko batzarrak "desobeditzea" erabaki du. Horrek esan nahi du irrati libreak ez duela isuna ordainduko.