Uztailaren 29an abiatuko da Euskal Selekzioaren aldeko Mendi Martxa. Txumai Iturriarekin hitz egin dugu gaur eta nobedadeen artean aurreratu digu, aurten, ibilbidea bitan banatuta egonen dela. Nafarroa Beherean eta Zuberoan egingo ditu lehen lau egunak, eta Bizkaia mendebaldean, gainerakoak. "Badira eskualde batzuk ahaztu egiten direla sarri, eta lur horiek lotu nahi izan ditugu. Inguru horietan ere lana badago egiteko" esan du gurean Iturriak. Selekzioaren aldarrikapena egiteaz gain, parajeaz gozatu eta tokian tokiko problematikak ere ezagutuko dituzte.