Baionako bestak uztailaren 26an hasiko dira. Bertan gertatu ohi diren eraso sexisten kontra joateko, elkarlana ezinbestekoa dela diote talde feministek. Eraso bat gertatuz gero, protokolo bat plantan jarri dute. Hemen duzue kazeta.infok idatzitako albistea.
Programazio anitza
Aipaturiko balioak Patxa plazan gaineratzeko programazio anitza proposatuko dute asanbladako kideek. "Gure helburua estilo ezberdinak biltzea da. Denek ukan dezaten maite duten zerbait", erran du Liliana Iriartek. Hala eta guztiz ere, euskal taldeei garrantzia eman nahi izan dietela nabarmendu du.
Irekidura alternatiboaren ondotik, ostegunean bertso aperitifa eta poteo feminista antolatu dituzte. Ostiralean, bertsoak proposatuko dituzte 12.00etan. Very Smaal, Orcherstra eta Afu nafarrak oholtza gainera igoko dira. Larunbateko Gazte egunean Aldiz, Kuartz, Xiberoots, Naughyt J eta DJ Jamesek giroa alaituko dute. Azken egunean, "Zizpaperitifa ziganteekin" izango da 10.00etan. Ondoren, presoen aldeko bazkaria antolatu dute Nat&Watsonek alaiturik.