Lorek azaldu digu, gizonezkoa, Errelaleorreko kidea izaki, protokolo feminista jarri zutela martxan, ez behin, baizik bitan, baina ezinezkoa izan zela prozesua aurrera eramatea. Gainera ikusita gertatutakoa ez zela kasu isolatu bat eta beste 3 neska erasotuak izan zirela, eta kokilduko ez zirela erakusteko, haren etxe parean protesta bat egitea erabaki zutela.
17 neskek epailearen aurretik pasa behar dute bihar, baina ez da hori martxan dagoen epaiketa bakarra. Beste bi epaiketa daude martxan, horietako bat, errekaleorreko emakume erasotuak jarritako salaketaren harira.