"Hizkuntza politika integrala behar dugu, jende guztia aintzat hartuko duena"

Ikasturteko azken kolaborazioan, euskalgintzan bolo-bolo dabilen 'krisia' hitzari heldu dio AEK-ko Mertxe Mugikak. Bere ustez, sorreratik baliabide ekonomiko urriekin egin du aurrera euskalguntzak, eta horretan datza krisia.

Audio_placeholder

"Hizkuntza politika integrala behar dugu, jende guztia aintzat hartuko duena"

Loading player...
mertxe mugika
mertxe mugika

Izan ere, ekimenari dagokionez, euskalgintza inoiz baino indartsuago dagoela uste du Mugikak. Ikasturteko lorpenak horren erakusle direla iruditzen zaio, baina Soziolinguistika Klusterrak egindako kale neurketaren emaitzek erabileraren beherakada erakusten dutenez, iruditzen zaio hizkuntza politika bera dagoela krisian. Mugikaren ustez, euskararen ezagutzan sakontzen segitu beharra dago, eta euskararen lurralde osoa aintzat hartuko duen estrategia ondu beharra dago.