"Bertzeekin trukatuz, ikusten da eredu elebakarra ez dela interesgarria"

Garabideren izenean, Xan Airek eta Karine Etxeberrik egin dute gaurko hizkuntza hausnarketa. Joan den udazkenean, Garabidek antolatuta, Hizkuntza Biziberritzeko Estrategiak Aditu Ikastarora etorri ziren aimara eta bariba komunitateetako lagunez hitz egin dute.

Audio_placeholder

"Bertzeekin trukatuz, ikusten da eredu elebakarra ez dela interesgarria"

Loading player...
Karine Etxeberri eta Xan Aire
Karine Etxeberri eta Xan Aire

Izan ere, komunitate horietako lagun banarekin solasaldia egin zuten Urepelen. Ispilu gisa balio izan zien euskaldunei, ohartu zirelako frantsesa edo beste hizkuntzaren bat eredu elebakarrean inposatzeak zein arrisku dituen beste hizkuntzentzat. Horrez gain, besteen biziberritze esperientziez eta eleaniztasuna kudeatzeko moduez ere ikasteko aukera izan zuten.