"Lehengoen eta gure arteko hutsartea da euskal sena, hori da eskuararen jatorria, misterioa"

Ainara Mayaren ustez, euskararen xarma haren jatorriarekiko dugun misterioan datza. 11. Euskeraren jatorriaren biltzarrak eman dio horretaz pentsatzeko aukera.

Audio_placeholder

"Lehengoen eta gure arteko hutsartea da euskal sena, hori da eskuararen jatorria, misterioa"

Loading player...
Ainara Maya
Ainara Maya

Joan den maiatzaren 13an egin zuten biltzar hori Irurtzungo kultur etxean, eta Maya kuriositatez hurbildu zen hara. Hala ondorioztatu du Europako hizkuntzarik antzinakoenak esaten digula hogeinaka kontatzen hasi ginela gure historia. Eta Europako beste zenbait hizkuntzatan ere hogeinaka kontatzen denez, horren arrazoia gure 'ESKUaran' ote dagoen galdetu dio bere buruari. Uste baitu euskaldunok ezinbestekoak garela Europako aborigenentzat. Eta euskararen jatorriarekiko misterioak berak gordetzen duela euskal sena.