"Euskararen irabazteko bidea eta beste hainbat hizkuntzena egingo dugu Oihaneder Etxean"

Euskarazko antzerkiaren zurrunbiloan sartuta hasiko dute ekaina Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxean.  Zurrunbilo Euskal Arte Eszeniko Garaikideen Jaialdiaren berri ekarri du Ane Pedruzok gaurkoan.

Audio_placeholder

"Euskararen irabazteko bidea eta beste hainbat hizkuntzena egingo dugu Oihaneder Etxean"

Loading player...
Ane Pedruzo
Ane Pedruzo

Horrez gain, Joxan Artzeren unibertsoan murgiltzeko aukera ere eskainiko dute, haren obra poetikoan bidaiatzeko parada. Ekainaren 14, 15 eta 17an, berriz, txalapartaren alde teoriko-praktikoan sakontzeko aukera izango da Oihanederren. Garikoitz Goikoetxeak, bere aldetik, 'Euskara irabazteko bidean' liburua aurkeztuko du. Hala ere, qichueraz, aimaraz, mapudungunez, guaranieraz… eta beste hainbat hizkuntzetan bidea egin duenik ere egongo da Gasteizen ekainean: Ainhoa Perez de Nanclares eta Koldo Zubizarreta bizikletaz munduko hainbat txokotan egon dira eta oraingoan Hego Amerikan bizitakoak hurbilduko dituzte. Amaitzeko, ekainaren 21ean, 'Gasteiztarrak Arraun the World' udako argazki-hizki lehiaketa abiatuko dute.