Euskarari buruzko eztabaidan, independentziaren beharraz eztabaidatzea saihestu bada ere, eztabaida horri heldu egin behar zaiola uste du Zaratek. Txillardegik zioen eran, independentziarik gabe, euskaldunek ezingo dutela normaltasunez euskaraz bizi ekarri du gogora Zaratek. Gainera, nabarmendu du Espainiak eta Frantziak argi eta garbi erakutsi dutela ez daudela prest euren barneko hizkuntza aniztasuna onartzeko, babesteko eta etorkizunean ziurtatzeko.