"Garuneko neuronen lotura imitatzen du neurona sareetan oinarritutako itzulpenak"

Itzulpen automatikoko sistemen erabilgarritasunaz hitz egin du Elhuyarren itzulpengintza-teknologien arduradun Itziar Cortes Etxabek. Haren hitzetan, urteen poderioz, findu eta hobetu egin da sistema horien eta egiten dituzten itzulpenen kalitatea.

Audio_placeholder

"Garuneko neuronen lotura imitatzen du neurona sareetan oinarritutako itzulpenak"

Loading player...
Itziar Cortes Etxabe
Itziar Cortes Etxabe

Hasieran, erregeletan oinarritutako sistemak sortu zirela azaldu du, iturburuko eta helburuko hizkuntzak ongi ezagutzeko beharra dutenak. Estatistikan oinarritzen diren itzulpen automatikoko sistemen artetik, berriz, Googlen itzultzailea aipatu du. Batzuen eta besteen alde onak eta ajeak aipatuta, itzulpen sistema berrien sorrera aipatu du: neurona sareetan oinarritutako itzulpen teknikak. Gaur goizean horretaz hizketan aritu baita Kyunghyun Cho, New Yorkeko Unibertsitateko ikertzailea, EHU Euskal Herriko Unibertsitateko Donostiako Informatika Fakultatean.