"Osasuna eta euskara hurbiltzen ditu bertso saio klinikoak, batak bestea indartzen du"

Bertso kantari etorri da gaur OEE Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeko lehendakari Karlos Ibarguren. Izan ere, joan den maiatzaren 12an egin zuten bertso saio klinikoa Donostian.

Audio_placeholder

"Osasuna eta euskara hurbiltzen ditu bertso saio klinikoak, batak bestea indartzen du"

Loading player...
Karlos Ibarguren
Karlos Ibarguren

Bertsolariek bertsoa asmakizun gisa bota eta partaideek zein kontzeptutaz ari ziren asmatu behar zuten. Amaia Iturriotz, Jon Otegi eta Felix Zubiarekin bertso kantari aritu zen Ibarguren bera ere. Gogora ekarri du bertso saio klinikoen helburua osasungoa euskaraz izan daitekeela erakustea dela, gazteek osasun arloa euskaldun irudikatzen laguntzen duela. Eta aurrerantzean ere horretan segitzeko zitak badituztela nabarmendu du.