Haurdunaldi subrogatua, finantza etikoak hezkuntzan eta Usopop jaialdia

Esan Erran irratiko Lur Gil batu da gaurko irratien tartera eta Basaburua eta Ultzamako aktualitatearen berri ekarri du. Tertulian, berriz, Miren Azkarate eta Aitor Kaltzakorta izan ditugu, eta pil-pilean dagoen haurdunaldi subrogatuaren gaiari erreparatu diogu.

Loading player...
|23/05/2017 18:41
Zebrabidea
Zebrabidea

Bilbo Hiria irratiko koordinatzaile Ane Zabalak igande honetan Mungian ospatuko duten Bizkaiko ikastolen aldeko Ibilaldia festaren berri ekarri du. Koop57 EHko Liher Gonzalezek finantza etikoen ikusgarritasuna eta sustapena hezkuntza eremura eramateko proiektu baten berri ekarri du. Amaitzeko, Radiokulturako lagunek Joanes Garcia Basurcori aurtengo Usopop jaialdiaz egindako elkarrizketa izan dugu entzungai.

RELATED NEWS