Zizurkilgo Herriola, AEK-ren udako eskaintza eta euskal antzerkigintza alternatiboa

Erdi Aroko Herriola azoka antolatu zuten larunbatean Zizurkilen, eta horren berri ekarri du Tolosaldeko Ataria irratiko Jon Mirandak gaurko irratien tartera. Bilgune Feministako Amaia Zufiarekin 'Bilgune kontari'-n jasotakoak errepasatu ditugu, bereziki, joan den asteazekeneko LGTBfobiaren aurkako egunerako egin zuten irakurketa ekarri du gogora.

Audio_placeholder

Zizurkilgo Herriola, AEK-ren udako eskaintza eta euskal antzerkigintza alternatiboa

Loading player...
Zebrabidea
Zebrabidea

PSOEren hauteskunde primarioez eta Europako sozialdemokraziaren joeraz Jule Goikoetxeak Info7 irratian esandakoak ekarri ditugu eguneko adierazpenetara. Gaurko elkarrizketaren tartean, berriz, AEK-ko udako ikastaroen arduradun Erkuden Aristurekin hitz egin dugu, aurtengo udarako prestatu duten egitarauaren berri ekartzeko. Euskal Herriko Antzerkizale Elkarteko Itziar Eliasek 'Atte hil aurretik' antzezlanari aipamena egin eta euskal antzerkigintza alternatiboari eskerrak igorri dizkio. Amaitzeko, Bergarako jai herrikoien aldeko Xaxau konpartsak antolatutako formazioez hitz egin dute Txapa irrati libreko lagunek Ander Zangiturekin.