Leo Turiño Aguilarentzat, ordea, aurrera egiteko aukera izan da euskara. Mugikak uste du ingurunean zeresan handia duela kasu horietan. Eta iruditzen zaio ingurune euskalduna eskaintzeko badaudela tresnak, AEKren udako matrikulazio kanpaina aipatu du berak: euskaltegietako ikastaro trinkoak, barnetegi ibiltariak zein datorren ikasturterako matrikulan egiten duten beherapen eskaintza. Urola Kostako 'Urola aitzindari' turismo egitasmoak egin dezakeen ekarpena ere nabarmendu du Mugikak, euskara ardatz izan baitute hori diseinatzerakoan. Amaitzeko, Udaltop jardunaldian Euskaltzaleen Topaguneak eta Lakuako Gobernuak aurkeztuako egitasmo berritua goraipatu du.