"Eleanitzak izatea ona da seme-alabentzat, baina euskararekin ere lagundu behar diegu"

'Hizkuntzen munduan gozatu' gida argitaratu dute Bizkaiko hainbat udalek eta Alkarbidek elkarlanean, Bizkaiko milaka etxetara bidaliko dutena. Iñaki Eizmendik gurean esan duenez, hizkuntza aniztasunarekin gozatzeko aukera izango dute etxe horietako haurrek.

Audio_placeholder

"Eleanitzak izatea ona da seme-alabentzat, baina euskararekin ere lagundu behar diegu"

Loading player...
Iñaki Eizmendi
Iñaki Eizmendi

Eleaniztasunaren barnean euskal hiztun izateko aukera iruditzen zaio hori Eizmendiri. Eleanitzak izaten laguntzeaz gain, gurasoek ere susta dezaketelako euskaraz ongi aritzeko ohitura haurrengan. Euskaraz ez dakiten gurasoen kasuan, berriz, Eizmendik uste du lagun dezaketela seme-alabek euskara erabiltzeko aukera izaten.