Erakundetzeaz gogoeta, Tabakalerako zine eskola eta nortasun aniztasuna aisialdian

Oarsoaldeko albisteen errepasoa egin dute Oiartzun irratiko Irati Odriozolak eta Oarso-Bidasoako Hitzako Urko Etxebestek gaurko irratien tartean.

Audio_placeholder

Erakundetzeaz gogoeta, Tabakalerako zine eskola eta nortasun aniztasuna aisialdian

Loading player...
Zebrabidea
Zebrabidea

Ondoren, 'Bilgune kontari'-n bildutako edukien errepasoa egin du Bilgune Feministako Idoia Arraizak gurean, eta bereziki nabarmendu du ekainaren 3an Baionako Zizpa gaztetxean erakundetzeari buruz antolatu duten mahai ingurua. Lisabö taldeko bateria jotzaile lanetan aritu ondoren, Nire izenez bakarka diharduen Ivan Gimenezek Radiokulturako lagunei esandakoak izan ditugu entzungai. Ondoren, Maitane Legarreta batu da gurera eta Tabakaleran abian jarriko duten zine eskolari buruzkoak aipatu ditu, besteak beste. Amaitzeko, nortasun aniztasunari buruzkoak ekarri ditu Urtxintxa eskolako hezkidetza proiektuen kudeatzaile Iñigo Ranerok.