AHTko lanetako prekarietatea, Gurean.eus eta Dokusare, eta Udaltop topaletak

Gaurko irratien tartean, Txapa irratiko lagunek Biziloreko Idoia Larrañagarekin hitz egin dute, Finlandiako hezkuntza sistema ezagutzera egindako bidaiaz. Ondoren, Estitxu Eizagirre Argia astekariko zuzendariak aste honetako zenbakiko eduki nabarmenenak aurreratu ditu, bereziki, AHTren eraikuntza lanetako prekarietateaz Urko Apaolazak egindako erreportajea.

Audio_placeholder

AHTko lanetako prekarietatea, Gurean.eus eta Dokusare, eta Udaltop topaletak

Loading player...
Zebrabidea
Zebrabidea

Euskal aktoreek jasaten duten jazarpenaz, Itziar Ituñok, Tessa Andonegik eta Jon Garañok Info7 irratian esandakoak ekarri ditugu eguneko adierazpenetara. Ondoren, Halabedi irratiko Igor Goikoleak EHE Euskal Herrian Euskarazeko Azaitz Gartziarekin hitz egin du. Komunikazioaren atalera Behategiko Libe Mimenza batu da eta Gurean.eus atariaz zein Dokusare proiektuaz hitz egin du. Amaitzeko, bihar eta etzi Lasarte-Orian egingo diren Udaltop topaketez hitz egin dugu Iñaki Arruti euskara teknikariarekin