Topaketa feministak, estatus politikoari buruzko galdeketak eta aitatasun ereduak

Tolosaldeko Ataria irratiko Iñigo Terradillos batu da gaurko irratien tartera, eta Aiztondoko maskaradez hitz egin du, besteak beste. Ondoren, Euskal Herriko Bilgune Feministako Saioa Iraolarekin hitz egin dugu, eta herenegun Berriozarren egindako topaketa feministen balorazioa egin digu.

Audio_placeholder

Topaketa feministak, estatus politikoari buruzko galdeketak eta aitatasun ereduak

Loading player...
Zebrabidea
Zebrabidea

Elkarrizketa nagusairen tartera Lea-Artibaiko Mari Eli Ituarte eta Legutioko Mirian Biteri batu dira, eta estatus politikoaz atzo hainbat herritan egindako galdeketa eurenean nola joan zen azaldu dute. Ondoren, Harremanak Osasun Elkarteko Olatz Berastegirekin hitz egin dugu aitatasun eredu osasuntsuen garrantziaz. Amaitzeko, eguneko adierazpenetara ekarri ditugu Zubietako erraustegia eraikitzeko lanen hasieraz Pello Zubiriak eta Mattin Aldaiak Info7 irratian esandakoak.