Gaurkoan, hiztegiak.elhuyar.eus hiztegi elebidunen atarian egin dituzten azken berrikuntzez hitz egin du. Orain arte, hiztegiko sarreretan eta itzulpenetan egin zitezkeen kontsultak, eta orain adibideetan ere egin daitezke. 2013. urtean, ahotsaren sintesia ere gehitu zuten webgune horretan, orain, urrats bat gehiago egin eta EHU Euskal Herriko Unibertsitateko AhoLab laborategiaren sistema txertatu diote ahots bidez bilaketak egiteko. Horrez gain, denen eskura jarri dituzte orain arte erregistratutako erabiltzaileen eskura soilik zeuden aukerak.