"Badirudi hegoaldekook euskara geure egin eta iparraldekoak hizkuntzaz desjabetu ditugula"

Aste Santuan Lapurdin egon da Leire Narbaiza eta hango hizkuntza paisaiaz eta egoerez hitz egin du gaurkoan.

Audio_placeholder

"Badirudi hegoaldekook euskara geure egin eta iparraldekoak hizkuntzaz desjabetu ditugula"

Loading player...
Leire Narbaiza
Leire Narbaiza

Ibili diren leku guztietan ia seinale guztiak elebitan ikusi dituzte eta bisitatutako informazio paneletan maila txukuneko euskara ikusi dute. Onerako harritu ditu horrek. Ahozkoan, oztopo gehiago izan dituzte, euskaraz eskatzen ahalegindu diren kasu guztietan ez baitute lortu. Hala ere, jarrera oso positiboarekin topo egin dute, adeitsu erantzun diete. Hala ere, gutxien gustatu zaiona, euskara espainolarekin identifikatzeko joera izan da. Egoera horri buelta eman behar zaiola uste du Narbaizak, eta lehen pausoa elkar ezagutzea izan daitekeela.