“1937ko bonbardaketaren testigantzak lehen eskutik jaso dituen azken belaunaldia gare”

Gernikako bonbardaketaren 80. urteurrena dela eta, Kalegorrian berezia egin dugu gaur. Horren harira elkarrizketatu dugu hain zuzen, “Gernikako lobak” taldeko kide den Hibai Muniozguren gaztea.

Audio_placeholder

“1937ko bonbardaketaren testigantzak lehen eskutik jaso dituen azken belaunaldia gare”

Loading player...
Gernika 1
Gernika 1

Aurtengo egitarauaren berri emateko pasa den astean eskainitako prentsaurrekoan argi zioten zein den “Gernikako loben” helburua: “1937ko apirilaren 26ko triskantza haren testigantzak lehen eskutik jaso dituen azken belaunaldia garela esan genezake. Gure aitona-amonek kontatu ziguten haiek bizitakoa, eta orain, guri dagokigu haiena kontatzea. Gernika bakarrarekin nahikoa izan genuen, munduak oraindik ulertu ez badu ere, eta guk, Gernikako lobek, bonbak eta armak erabili ordez, artea, musika, kultura eta sormena erabiliko ditugu historia egiteko”.