"Arrazoiak hizkuntza guztientzat dira, gutxiespenak besteenei aplikatzen dizkiegu"

Atseden eta eguzki bila Kataluniara joan da Karmelo Ayesta, Aste Santuko oporretan, eta ongi etorri zaio giro berrian murgiltzea.

Audio_placeholder

"Arrazoiak hizkuntza guztientzat dira, gutxiespenak besteenei aplikatzen dizkiegu"

Loading player...
Karmelo Ayesta
Karmelo Ayesta

Hoteleko lorategian gosaltzen zuten goizero, eta erreparatu zion bertan topa zitekeen hizkuntza mosaiko anitzari. Horregatik hasi zen pentsatzen zerk eramaten ote gaituen besteen hizkuntza gutxiestera: ingelesa ikastea hobe dela, bigarren mailako hizkuntza dela, hizkuntza zehatz hori erabiltzea inposaketa dela... Halakoak entzun behar izaten dira sarri euskararen inguruan. Baina Ayestak ahalegina egiten du zentzuzko arrazoiak eta gutxiesteko argudioak bereizteko.