Zehazki, euskara ohiko jardueretan gehiago erabili behar izateari heldu dio, kirola adibide gisa hartu eta arlo horretan egiteko dagoen lana aipatzeko. Euskalduntze prozesurako kirola estrategikoa dela iruditzen zaionez, komunikazio arloan zer hobetua badagoela aipatu du Acasusok. Bide batez, gaztetxoek kirola ere etorkizunerako jarrera positiboak ikasteko gune gisa dutela ekarri du gogora.