Horiei laguntzeko, administrazioak jarrera eredugarria erakutsi beharko lukeela iruditzen zaio, euskaraz aritzeko bitartekoak jarriz eta euskaraz lan egiteko aukera bermatuz. Hizkuntza irizpideek guztion ongizaterako duten garrantzia agerikoa dela uste du Gutierrezek, eta enpresengan izan ditzaketen onurak ere nabarmendu ditu. Enpresa eta administrazioen lagungarri izateko, Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloan jasotako irizpideak ekarri ditu gogora.