"Extefana Irastortzak dio eskuara batua ez dela deus tokian tokiko eskuararik gabe"

Hendaiako Extefana Irastortza bere euskaran mintzatu omen zitzaion Ainara Mayari. Bere euskaran mintzatzeagatik zigortua izan zen frantses-eskolan, baina hala ere familian euskaraz mintzatuz eskualdun izan da beti Irastortza.

Audio_placeholder

"Extefana Irastortzak dio eskuara batua ez dela deus tokian tokiko eskuararik gabe"

Loading player...
Ainara Maya
Ainara Maya

Orain, gainera, idazlea ere bada: liburu pribatu batean bildu baitu familia eta lagunekin soilik elkarbanatu duena. HATSAREN POESIAri esker ezagutu zuen Mayak Irastortza, eta gerora, duela lau urte, Uruguaiko Leonat Egiazabalekin batera haren hizkera bideoz grabatu zuen, haren bizitza, kondairak eta bertsoak. Aurten ere HATSAREN POESIAren liburuan aterako da Irastortzaren olerki bat, eta Mayak irakurtzeko plazera izan zuen, apirilaren 2an, Senpereko Larraldean.