"Hizkuntza txikiz osatutako mundu ekologikoagoa nahi dugunok badugu zer ikasi"

Zeelanda Berrira joana da Emun taldeko Txerra Rodriguez, bertako mahorien hizkeran, Aotearoa izeneko lurrera.

Audio_placeholder

"Hizkuntza txikiz osatutako mundu ekologikoagoa nahi dugunok badugu zer ikasi"

Loading player...
txerra rodriguez
txerra rodriguez

Asko irakurri du mahorien hizkeraren biziberritzeaz eta oinarrizko zenbait hitz ere ikasi ditu. Euskararen biziberritzearekin aldera daitezkeen neurriak ezagutu ditu bertan, besteak beste, 1987an mahoriera hizkuntza ofizial bihurtzea lortu zutela azaldu du Rodriguezek. Hala ere, hizkuntza paisaiari erreparatuz gero, ofizialtasuna sinbolikoa dela nabarmendu du. Urrats esanguratsuak egin dituzten arren, helburutik urrun daudela.