"Gizarte justua eraikitzen lagunduko luke berezko hizkuntza ikastea doakoa izateak"

2011ko ekainean ezarri zuen NBE Nazio Batuen Erakundeak Interneterako sarbidea oinarrizko eskubidea dela.

Audio_placeholder

"Gizarte justua eraikitzen lagunduko luke berezko hizkuntza ikastea doakoa izateak"

Loading player...
Paul Bilbao
Paul Bilbao

Neurri hari begira jarri da euskararen gizarte erakundeen Kontseiluko Paul Bilbao gaurkoan, zehazki, hainbat gobernuk eskubidea bermatzeko hartutako neurriak nabarmentzeko. Izan ere, Bilbaoren ustez, eskubidea aitortzea alferrikakoa da, bermatzeko neurri praktikorik hartu ezean. Horren adibidea da berezko hizkuntza ikasteko eskubidea, euskararen kasuan, oraindik bermatu gabekoa, herritarrek ordaindu egin behar izaten dutelako euskalduntze prozesuagatik. Gainera, gaur abiatuko den 20. Korrika euskara ikastearen doakotasuna aldarrikatzeko baliatuko dute Kontseilukoek.