"Nahi duenak parte har dezake zientzia eta teknologiaren hiztegi proiektuan"

Elhuyarrek zientziari euskaraz irakasteko egin duen ahalegina nabarmendu du Garbiñe Alkizak gurean.

Audio_placeholder

"Nahi duenak parte har dezake zientzia eta teknologiaren hiztegi proiektuan"

Loading player...
Garbiñe Alkiza Lopez de Samaniego
Garbiñe Alkiza Lopez de Samaniego

Elhuyarreko hiztegigintza-saileko teknikaria da Alkiza eta 2009an argitaratu zuten Zientzia eta Teknologiaren Hiztegi Entziklopedikoa ekarri du gogora. Paperean argitaratzeaz gain, Interneten jarri zuten, sarean unean uneko bertsio eguneratua eskuragai jartzeko. Orain, urrats bat egin dute aurrera Interneteko entziklopedia proiektu bihurtzeko. Horretarako, plataforma kolaboratibo bat sortu dute, nahi duen edonork hura aldatzen edo berritzen parte har dezan. Beti ere, aditu talde batek begiratuko ditu proposamen horiek, argitaratzen denaren kalitatea bermatzeko.