Hala ere, Xabier Erizen 'Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa (1863-. 1936)' tesia ekarri du gogora, horren arabera, iraupenaren historia baita euskararena. Iraupen horretan, hizkuntza komunitateak izan duen zeresanari heldu dio Rodriguezek, jada ezin dela euskararen historia euskararen aldeko mugimendurik gabe kontatu uste baitu. Mugimenduen urratsen atzetik etorri omen dira erakundeen erabakiak. Mugimenduen artean, euskara elkarteek egindako lana nabarmendu du Rodriguezek, horregatik iruditzen zaio kezkagarria akademiatik mugimendu horiei kasu gutxi egitea.