Ondoren, 'Gaur8' astekariko arduradun Amagoia Mujikak biharko zenbakiko eduki nabarmenenak aurreratu ditu, bereziki, Emakume Master Cup esku pilota txapelketaz egindako erreportajea. Elkarrizketaren tartean, Martxoak 3 Nerea Martinezekin hitz egin dugu, gaur bete baitira 41 urte Espainiako Poliziak 1976an Gasteizen bost langile hil zituenetik. Hitzen Uberan ataritik Danele Sarriugarte etorri da eta Aritz Gorrotxategiren 'Zer egingo dugu orain opariekin?' liburuaz eta Txakur Gorria kolektiboaz hitz egin du. Amaitzeko, Esan Erran irratikoek Gure Irratikoei egindako elkarrizketa izan dugu entzungai.