Etxarri-Aranatzen hasi ziren egun horrekin, umiltasun handiz, baina egunaren bueltako atxikimenduei esker, dimentsio zabalagoa hartu du. Norbanako eta komunitateek Euskal Herri euskaldunarekiko konpromisoa adierazteko aukera baliatzen dute, egun horretan, Zarateren arabera. Baina aurten, testuinguruak EHErengan eragin duela ohartuta, Izan, egin, eragin gogoetan murgilduta egon dira eta horren ondorio izan da Euskal Herri euskaldunari ateak ireki dokumentua. Hori aurkeztuko dute aurtengo Euskaraz Bizi Egunean, Arrasaten.