Tertulian, berriz, inauteriek espektakulu itxura hartu eta transgresio izaera galdu izanaz hausnartu dugu Malen Aldalur eta Mikel Garciarekin. Bilbo Hiria irratiko koordinatzaile Ane Zabalak Harriti andra proba taldeko Eider Gorostiagari elkarrizketa egin dio. Lanki ikertegiko Mirene Zufiaurrek Mexikoko unibertsitate batekin garatutako ekonomia sozial eta solidariorako formazio ereduaz hitz egin digu. Etxerateko Urtzi Errazkinek Info7 irratian esandakoak ekarri ditugu eguneko adierazpenetara. Amaitzeko, FalTa kolektiboko Beñadin Lohiagek Radiokulturako lagunei esandakoak izan ditugu entzungai.