Ingurumari honetan, Ertzaintzaren partetik torturak sufritu dituzten bi lagun gonbidatu ditugu gaur, Kalegorrian saioara; Urtza Alkorta eta Iñaki Gonzalo “Kitxu”. Lehendabizikoa 2010. urtean izan zen atxilotua eta inkomunikatua eta bigarrena berriz, 1994. urtean atxilotu eta torturatu zuten. Urtza Alkortak “infernu” hitzarekin deskribatu du Ertzaintzaren esku inkomunikatuta egon zen denbora tartea.