"Epe motzerako helburu lorgarriak behar dira, baina luzerako eragina dutela sinetsita"

Garikoitz Goikoetxea kazetariaren 'Euskara irabazteko bidean' liburuarekin saltoka dabil Manex Agirre.

Audio_placeholder

"Epe motzerako helburu lorgarriak behar dira, baina luzerako eragina dutela sinetsita"

Loading player...
Manex Agirre
Manex Agirre

Bertan elkarrizketatutakoen artetik, Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluko Paul Bilbaok esandakoak nabarmendu ditu: orain, modu iraunkorrean lanean aritzeko baino gehiago, zehazki zerbaiti erantzuteko sortzen dela mugimendua. Agirrek uste baitu existitzen ez zena sortzen jardun zutela, orain hamarkada batzuk, euskararen aldeko hainbat mugimenduk. Ikastolak, EHE Euskal Herrian Euskaraz, euskaltegiak edo 'Egunkaria' izan ez bagenitu, nekez amestu ahal izango genuela gaur egun lanerako dugun aukerarik. Baina gero eta estimulu gehiago behar ditugula erreakzionatzeko. Hargatik, Bilbaoren hitzei segika, euskalgintzak egiteko eta eragiteko dituen funtzioei heldu die Agirrek eta nabarmendu du kosta egiten zaigula merezi duenaren eta ez duenaren arteko hautaketa egitea.