Rodriguez bat dator esaldiak iradokitzen duenarekin, besteak beste, politikarien gatzik eta piperrik gabeko ahozko jarioa entzutean edo inork irakurtzen ez dituen itzulpenak ikustean oroitzen da horretaz. Baina beste batzuetan, sorpresa atseginak ere hartzen ditu eta zalantzan jartzen du Txepetxen esaldia, esfortzuak balio duela sentitzen baitu orduan. Horregatik uste du nork bere eremutik euskara ikasteko beharra sustatu behar duela.